Lehia oso estua izan da. Lehen zazpi sailkatuak denbora berdinarekin sartu dira helmugan
Jonathan Cañaveral irabazlea podiumean
Atzo arratsaldean jokatu zen Seguran elite eta 23 urtez azpikoen mailako kategorien San Juan sari nagusia. Jonathan Cañaveral Telco M’Ginex taldeko txirrindulariak irabazi du 02:47:50ko denborarekin. Lehia oso estua izan zen, izan ere, lehen zazpi sailkatuak denbora berdinarekin sartu zirelako. Bigarren, Lizarte taldeko Marcos Juradok egin du eta podiuma Euskadi fundazioko Egoitz Fernandezek osatu zuen. Guztira 48 txirrindularik bukatu zuten Euskaldun trofeorako puntuagarria den 113 kilometroko proba.