Ordizia triatloi taldeak asteburu bikaina izan du
Triatloi asteburu konpletoa triatleta urdiñentzat. Alde batetik, larunbat goizean Gorka Erasok eta Sergio Bellok Aritzalekuko triatloian parte hartu zuten.
Bestalde, larunbat arratsaldean Lekeition Euskal Herriko triatloi sprint txapelketa ospatu zen. Bertan, Ordiziar triatletek bi garaipen lortu zituzten. Alde batetik, Imanol Etxeberriak V1 mailan eta Xabier Muriel kadeteak bere kategorian. Gaiñera, taldeka Iñaki Jauregiren laguntzarekin emaitza ona lortu zuten. Horretaz gain, Oskar Karlos triatletak Almendralejoko triatloian 11.postua lortu zuen.
Amaitzeko, Igandean Gipuzkoako eskolarteko txapelketa ospatu zen Bergaran. Ordiziako gazte ugari gerturatu ziren eta bertan Alebin nesketan Ane Iturriozek garaipena eskuratu zuela azpimarratu behar da.