Barrenan egindako diru-bilketaren irudia
Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna da ekainaren 20a, hori dela eta Ordiziako Barrena Kultur Etxearen ateetan Siriara antibiotikoak bidaltzeko diru bilketa egin zen. Hotz Legazpi eta SOS Siria Urretxu-Zumarragaren bitartez egin da ekimen hau. Kolaboratu nahi dutenentzat, hilabete osoan zehar eltxetxuak egongo dira Zuhaizti jubilatuen elkartean eta osasun zentroan. Caja Rural banketxean ere kontu korronte bat dute. Bestalde, Ordiziako Udalak bi etxebizitza ditu prest errefuxiatuak jasotzeko.