EAJ-k dio Madrilen «eragin handia» izan dezakeela
Beasaingo tren geltokia aukeratu zuen atzo EAJk hauteskunde kanpainako mezua zabaltzeko. Maria Eugenia Iparragire Senaturako zerrendaburua eta Joseba Agirretxe Kongresurako zerrendaburua izan ziren Aitor Aldasoro alkatearekin batera.Aldasororen esaneta...
Beasaingo tren geltokia aukeratu zuen atzo EAJk hauteskunde kanpainako mezua zabaltzeko. Maria Eugenia Iparragire Senaturako zerrendaburua eta Joseba Agirretxea Kongresurako zerrendaburua izan ziren Aitor Aldasoro alkatearekin batera.
Aldasororen esanetan, «bere garaian hitza eman genuen eta gurea hitza betetzea omen da. Lana egingo genuela hitz eman genuen eta lana egin dugu. Zortea ere eduki dugu eta emaitzak orain ikusten hasiko gara. Beasaingo geltokiko hainbat berrikuntza dira horren adibide». Era horretan, eskerrak eman zizkien Iparragirreri eta Agirretxeri sei hilabetean Madrilen gobernurik egon ez bada ere, Beasaingo obrak egiten hastea lortu dutelako.
Talde eraginkorra
Iparragirrek nabarmendu zuenez, «Madrilera zertara goazen? Beasaingo geltokia da adibide adierazgarria. Madrilen hartzen diren zenbait erabaki oraindik zer ikusia daukate gipuzkoarron eta beasaindarron interesekin eta bizi kalitatearekin». Beasaingo geltokiaren adibidearekin jarraituz, «bolada batean astero-astero Sustapen Ministerioari deika aritu naiz eta jarraipen zuzena egiteko». Era horretan, «batzuentzat nahiz eta talde txikia izan, eragin handikoak izan gaitezke», gaineratu zuen.
Agirretxeak harago joan nahi izan zuen: «Jaurlaritzarako hurbileko trenbideen transferentzia eskatzen dugu. Guk gestionatu beharko genuke Irun-Brinkola bidea». Baina hori lortu bitartean, «gu Renferen gainean egongo gara proiektuak bete ditzan», gaineratu zuen.













