Elena Calvillo Tolosako T3T mendi maratoiko podiumean
Beasaingo Bealak taldeko hainbat korrikalarik parte hartu zuten igandean Tolosako T3T mend maratoian. Emakumezkoetan, Elena Calvillo, hirugarren sailkatu zen, beteranoetan lehenengo postua eskuratuz.
Gizonezkoetan, Koldo Agirre 20., Jose Mari Martin 43., Eneko Perez 62., Xabier Risueño 94., Jesus Rodriguez 190., Xabier Iurrebaso 192. eta Asier Arozena 198. sailkatu ziren.
42 kilometro eta ia 3.000 metroko desnibel positiboa gainditu behar izan zituzten korrikalariek, Ernio, Uzturre eta Erroizpe tontorrak igoz.