Ion Izagirre, 113 kilometro orduko abiaduran
https://www.youtube.com/watch?v=ftVzv771RKg
Ion Izagirre Movistar taldeko txirrindulariak lan bikaina egin du Suitzako Itzulian, eta bigarren bukatu du sailkapen orokorrean. Ormaiztegikoak azken aurreko etapa, erlojupeko proba, irabaztea lortu zuen, gainera. Garaipenaz gain, ordea, beste marka bat ere utzi du Izagirre anaietan gazteenak; izan ere, erlojupeko proban, aldapa behera zihoala 113 kilometro orduko abiadura hartu zuen, atzetik zeraman motor gidaria ere harrituta utziz, bideo honetan ikus daitekeen moduan.
Suitzako Itzuliaren ondoren, burua Espainiako Txapelketetan jarria du Izagirrek. Proba horiek, bihartik igandera bitartean jokatuko dituzte, Alacanten.