Zumarragako bandak Queen taldearen abestiak joko ditu
Zumarragako bandak oso kontzertu berezia emango du uztailaren 3an, 18:30ean, Euskadi plazan: Queen talde britainiarraren abestiak joko ditu. Kontzertuak ordu bete iraungo du eta hamabi bat abesti joko dituzte. Tartean,
Zumarragako bandak oso kontzertu berezia emango du uztailaren 3an, 18:30ean, Euskadi plazan: Queen talde britainiarraren abestiak joko ditu. Kontzertuak ordu bete iraungo du eta hamabi bat abesti joko dituzte. Tartean, We are the champions, The show must go on eta Bohemian Rhapsody ezagunak. Zumarraga eta Urretxuko musikariek hiru musikari handiren laguntza izango dute: Pablo Liquido abeslaria, Kike Arza baxu-jolea eta Iban Gurrutxaga gitarra-jolea.