AEB-tako Maryland hirirako 26 tanbia rin egingo ditu CAFek
Azken hilabeteetan eskari zorroa betetzen ari da Beasaingo CAF enpresa. Azken asteetan Italian lortutako bi eskaeraren berri eman du konpainiak, eta gaur, AEBtan sinatutako beste kontratu baten berria zabaldu dute. CAFek Maryland hirirako 26 tranbia arin egingo ditu, Purple Line linea ezagunerako. Tranbia horiek CAF USA Inc. filialaren bitartez egingo ditu. Eraikitze lanez gain, 30 urtez mantenua eramango duen elkartearen %20a ere bere gain hartuko dute. Hala, kontratuaren balio osoa, 200 milioi dolarretik gorakoa da.
Kontratu hori, proiektu zabalago baten parte da. Sektore pribatuaren eta publikoaren arteko lankidetza proiektu horrek, Purple linearen diseinua, eraikuntza, ustiapena eta mantentzea hartzen du bere baitan, eta balio osoa 5.000 dolarretik gorakoa da. AEBtan inoiz egin den lankidetza publiko-pribatuko garaio publikoko egitasmorik handiena da. Purple Line metro arineko lineak, Montgomery konderriko Bethesda hiria eta Prince George konterriko New Carrollton hiriak lotuko ditu, 16,2 milia eta 21 geltoki izango dituen ibilbidea eginez.
CAFek lantegi bat du New York estatuko Elmira hirian, eta bertatik bideratu dituzte AEBtan lortutako hainbat kontratu. Horien artean daude Washington, Sacramento edota Pittsburgh hirietan egindako proiektuak. Orotara, CAFek AEBtan lortutako proiektuen balioa 1.800 milioi euro ingurukoa da.
Beste proiektu bat Australian
AEBtan lortutako proiektuaz gain, CAFek beste hitzarmen bat ere lortu du Australian. Transport for New South Wales (TfNSW) garraio erakundearekin, Newcastle hirirako 6 tranbia egiteko kontratua sinatu baitute. Une hauetan, Sidney hirirako beste 12 tranbia egiten ari da CAF.