Javier Calvillo eta Asier Zubeldia
Beasaingo Bealak taldeko Asier Zubeldia eta Javier Calvillo korrikalariek emaitza onak lortu dituzte asteburuan, Madrilgo (Espainia) Miraflores de las Sierra eta Navacerrada artean jokatutako 62 kilometroko mendi lasterketan.
420 korrikalarik hartu zuten parte eta Zubeldia 20. postuan sartu zen helmugan, 7 ordu eta 17 minutuko denbora eginaz; Calvillo 28. postuan iritsi zen, 18 minutu beranduago.