Erlezain bat zigortu dute Aikurreko zazpi erregin lapurtzeagatik
Donostiako epaile batek erlezain bat zigortu du Urretxuko Aikur museoko zazpi erregin eta erlerik gabeko erlauntzak lapurtzeagatik. Lehen lapurreta iazko martxoan gertatu zen. Ondoren, beste bi aldiz joan zen lapurtzera.
Donostiako epaile batek erlezain bat zigortu du Urretxuko Aikur museoko zazpi erregin eta erlerik gabeko erlauntzak lapurtzeagatik. Lehen lapurreta iazko martxoan gertatu zen. Ondoren, beste bi aldiz joan zen lapurtzera. Aikurrekoek harrapatu egin zuten eta ostutakoa itzultzera behartu zuten, baina itzulitako erleak gaixo zeudela konturatu ziren. Epaileak 1.440 euroko isuna jarri dio eta Aikurrekoei 1.000 euroko indemnizazioa ordaindu beharko die.