Goierriko Zubiak Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren eguna ospatuko du bihar Ordizian
Gaur, Ekainaren 28a, Nazioarteko LGTB harrotasunaren eguna ospatzen da mundu osoan eta Goierriko Zubia LGTBI+ taldeak “Goierriko zeruan ere ortzadarra margotu nahi dugu”. Hori dela eta, bihar, 19:00etan, Ordiziako Barrena jauregiaren pareko plazan, prentsa agerraldia egingo dute.
Jarraian, Ander Matxain trikitilariarekin eta Maider Arregi eta Gemma Urteaga bertsolariekin, bertso-triki-poteoa egingo dute.
Udaletxeetan ostadar banderak
Goierriko hainbat udaletxetan (Ordizia, Zerain, Legorreta, Itsasondo, Zaldibia…) ostadarraren koloredun banderak zintzilikatu dituzte Sexu Askatasunaren eta Harrotasunaren Egunarekin bat eginez.