Ereserki berria aurkeztu du OKEk 75. urteurrenean
Ordizia Kirol Elkartea 75. urteurrena ospatzen ari den honetan, ereserki berria eta klubaren historia kontatzen duen liburua aurkeztu zituen Barrenan. Bertan izan ziren Juan Vicente Erauskin OKEren lehendakaria, Ana Lekuonaren banda, Santa Ana abesbatza eta Patxi Garmendia liburuaren idazlea.
OKEk, orain arte Jose Luis Gurrutxagaren pasodoble bat zuen ereserki bezala eta Ana Lekuonari pasatu dio lekukoa. «Ereserkia gaurkotu beharko genukeela pentsatu genuen, gaur egungo doinuetara pixka bat gerturatu» adierazi zuen Erauskinek. Eta horrela egin du Ana Lekuonak, bera izan baitr da musika egilea eta Igor Egurenek idatzi du letra.Barrenan egindako aurkezpenaren amaieran, ereserki berria entzun ahal izan zen, Ana Lekuonaren bandaren eta Inma Goiburuk zuzendutako Santa Ana abesbatzaren eskutik.
Gainera, Patxi Garmendiak OKEren idatzi gabeko historiaren inguruko liburua idatzi du, El futbol en Ordizia 1912-1941, protagonistas y circunstancias. «Proposamena egin zidatenean pentsatu nuen 1941etik aurrera Villafranca Union Club zenetik aurrera bazegoela liburua» adierazi zuen Garmendiak Baina badaude lehenagoko datuak «1912an dagoeneko Ordizian futbolean aritzen ziren» gehitu zuen. Hortaz, 1941 baino lehenagoko hutsune hori betetzen saiatu da egilea. «Futbolaz bakarrik ez dut hitzegiten, aspergarria iruditzen zitzaidan hori, eta testuingurua sartzea erabaki nuen» erantsi zuen egileak. Liburua laster egongo da eskuragarri.