Pilotarien senide gazteagoek ere badute ezpala
Goierriko pilotak badu harrobia, eta, horrenbestez, baita etorkizuna ere. Profesionaletan, esku huska, historiako buruz buruko lehenengo txapeldun goierritarrak kirol horri eskualdean bultzada handia eman diezaiokeen garai honetan, haurrak eta gaztetxoak lanean ari dira bitartean.
Aurreko asteburuan, Lazkaoko Lapke elkarteko hiru pilotari txapeldun atera dira, bi txapelketatan. Pilotari terrajeko mutikoak, tartean.
Igandean, Lizarrako Remontibal frontoian, hango txapelketa irabazi zuten Ekhi Irribarria eta Beñat Zubizarreta mutikoek, alebinen 1. mailan. Lapken dihardute biek. Iker Irribarria aramarraren anaia da Ekhi, eta Iraitz Zubizarreta promesa ataundarrarena Beñat. Amiano-Orbegozo bikoa 18-12 gainditu zuten, finalean.
Bestetik, Iraitz Zubizarretak berak beste txapela bat gehitu dio dagoeneko aberatsa duen zerrendari. Larunbatean, Tolosako San Joan Txapelketan 4 t’erdian irabazi zion Salaberriari (22-19). Iraitz Zubizarreta ere Lapken dabil.