Segurako zikloturistek Kostako Itzulia egin dute
Segurako zikloturistek Kostako Itzulia egin dute, urteko irteera bereziena. 08:00etan abiatu dira, plazatik, Getariaraino joan-etorria egiteko helburuarekin. 43 herritarrek parte hartu dute.
Indarrak hartzeko, hiru geldialdi egin dituzte: Loiolan hamaiketakoa egin dute, Getarian txakolin tragoxka bat hartu dute pintxoa lagun dutela, eta Asteasun azkeneko geldialdia egin dute. Ibilbide guztian auto laguntzailea ondoan izan dute, eta erratza ere bai.
Segurara itzuli eta dutxa bat hartu ondoren, Ixkiña tabernan bazkaldu dute txirrindulariek, Frantziako Tourra elkarrekin ikusiz. Bazkarira 34 lagun joan dira.