Mutiloarren irteera kosta aldera
Gabonetako kantu eskean eskuratutako diruarekin (1.265 euro), egun osoko irteera egin zuten mutiloarrek larunbatean. Albaolara, Pasaiara (Gipuzkoa) joan ziren lehenengo, San Joan baleontziaren erreplika nola egiten ari diren ikustera. Ondoren, Orion bazkaldu zuten eta arratsaldean Getariara joan ziren, hondartzara. Bueltan, askaria egin zuten Mutiloan bertan.