Zegamako mugetan barrena oinez
Amezti Mendi Elkarteak antolatuta, Zegamako mugak ezagutzeko irteera egin dute asteburuan. Larunbatean, Maitegitik abiatu eta Barbari, Bostaizeta, Arranoaitz, Otzaurte eta Andraitz zeharkatu zituzten, gero Urbira joan eta bertan gaua pasatzeko. Igandean berriz, 2016 Bidea egitasmoarekin bat eginez, Arantzazutik Otzaurtera joan ziren. Guztira 150 bat lagunek parte hartu dute bi irteeretan. Amezti