[Azken ordukoa] Estandako langileek bertan behera utzi dute greba
Beasaingo Fundiciones Estanda enpresako langileek bertan behera utzi dute greba mugagabea (asteartetik zeuden greban). Hamar kaleratuak enpresarekin akordio ekonomikora iritsi dira eta enpresan geratzen diren langileen enplegua bermatzeko akta bat sinatu dute.