Estanda enpresako langileak kalera atera dira kaleratzeen kontra
Beasaingo Fundiciones Estanda enpresako langileak greba mugagabean daude astelehenaz geroztik, zuzendaritzak iragarritako 10 kaleratzeak salatzeko. Langileen ustez, enpresaren egoera ekonomikoak ez du erabaki hori justifikatzen, eta plantilla osoa mantentzeko aukera dagoela uste dute sindikatuek. Hala, gaur protesta kalera atera nahi izan dute, eta manifestazioa egin dute Beasaingo kaleetan zehar. ‘Despidorik ez!’ lema daraman pankartaren atzean, 150 bat lagun atera dira lantokitik, eta herri osoa zeharkatu eta gero, plazan egindako bilkurarekin bukatu dute protesta.