Bihar hasiko dira Santa Ana jaiak Ordizian
Bihar 12:00etan botako dute Ordiziako Kirol Elkarteko kideek, Ordiziako Santa Ana jaiei hasiera ofiaziala emango dion txupinazoa. Gogoz daude dagoeneko ordiziarrak jaiei hasiera emateko eta horregatik ekitaldi ugari egon dira hasiera ofizialaren aurreko egunetan.
Gaur Upabialdeko Skate parkean, Basque Pool Skate lehiaketa burutu dute. Goierriko, Bizkaia aldeko, Donostialdeko eta beste hainbat skater izan dira bertan. 3 kategoriatan lehiatu dira: 16 urtetik beherakoak, kategoria librea eta master kategoria. Maila handia erakutsi dute bai bertakoek eta baita kanpotik etorritakoek ere.
Larunbateko ekitaldi programaren barruan, gauean Beti Alai pilotalekuan Boxing Ziklo Klub Elkarteak antolatutako boxeo jaialdi handia egingo da. 23:00etan emango zaio hasiera eta 15 euro balio ditu sarrerak. Sei borroka amateur eta profesional bat egingo dira. Nacho Mendoza Gasteiztarra eta Juan ‘El veneno’ Ocura lehiatuko dira profesional mailan.