Paula eta Alba txikiei hiritargora ongi etorria egin diete gaur eguerdian Zumarragako udaletxean. Lehenengo aldia da Zumarragan horrelako ekitaldia egiten dela. Gurasoek, Ines Benitezek eta Sergio Secok, ohiko elizako bataio
Paula eta Alba txikiei hiritargora ongi etorria egin diete gaur eguerdian Zumarragako udaletxean. Lehenengo aldia da Zumarragan horrelako ekitaldia egiten dela. Gurasoek, Ines Benitezek eta Sergio Secok, ohiko elizako bataio baino nahigo izan dute alabentzat, elizarekin zerikusia izango ez zuen ekitaldi bat egitea. Ekitaldia, Zumarragako udaletxean Irabaziko zinegotzia den Unai Orbegozok gidatu du. Haurren Eskubideen Hitzarmeneko artikulu batzuk irakurri dituzte.Aita-ama pontekoak ere bertan izan dira. Paularenak, amaren anaia (Jose Mari) eta lagun min bat (Raquel) eta Albarenak aita-ama pontekoak berriz, bere osaba-izebak, Jose Manuel eta Bea.
Ekitaldiaren ondoren, bazkaria egin dute Santa Barbaran jatetxean egun bereziari amaiera polita emateko.