Iñaki Azurmendi, bigarren Gipuzkoako aizkora txapelketan
00:29:28an egin du lana eta kana erdiko aldea atera dio Azurmendiri. Honek, 00:32:34ko denbora egin du. Haien ondoren sailkatu dira Ugaitz Mugertza mutrikuarra, Xabier Orbegozo Arria V.a errezildarra eta Eneko Otaño beizamarra.
Txapelketa 18:00etan hasita jokatu da Mendaroko Goiñati frontoian. Aizkolariek kanaerdiko lau enbor, 60 ontzako beste lau enbor eta bi oinbiko moztu behar izan dituzte.
Azurmendik bost alditan irabazi du Gipuzkoako aizkolari txapela, iaz azkenekoz. Beste bost ediziotan, berriz, gaur bezala, bigarren geratu da txapelketan.
Iñaki Azurmendi aizkolari arriarandarrak ez du lortu Gipuzkoako seigarren txapela gaur arratsaldean Mendaron (Gipuzkoa) jokatu den txapelketan. Bigarren postua eskuratu du, Mikel Larrañagaren atzetik. Aizkolari azpeitiarrak