Udalak eta Izagirre Anaiak taldeak antolatu dute ekitaldia. Amaieran argazkiak sinatuko dituzte. 19:00etan izango da.
Ion Izagirre, Tourreko garaipenaren unean. / Arg.: Movistar Team
Jon eta Gorka Izagirre txirrindulariei harrera ekitaldia egingo diete bihar Ormaiztegiko udaletxean, 19:00etan. Udalak eta Izagirre Anaiak taldeak antolatu dute. Jon Enrique alkatearen hitzetan, “ekitaldi xumea” izango da.
Dantzariek egingo diete harrera, eta herriko txirrindulari gazteek pasabidea egingo diete udaletxera sartzeko. Balkoira igoko dira, eta bertan, Izagirre Anaiak taldekoek eta udalak hitz batzuk eskainiko dizkiete. Oroigarri bana emango diete, eta txirrindulariek balkoitik jendea agurtzeko aukera izango dute.
Bertsolariak eta trikitixa ere izango dira ekitaldian. Amaieran, udaletxeko sarreran izango dira bi anaiak zaletuei argazkiak sinatzen.
Bi ormaiztegiarrak Frantziako Tour-ean izan dira.
Ionek larunbateko etapa irabazi zuen. Gorka, berriz, erretiratu egin behar izan zen, eroriko baten ondorioz.