Zeraingo Andre Mari festak gaur hasiko dira
Gaur, 18:00etako herritarren VII. Pilota txapelketako finalerdiekin hasiko dira Andre Mari festak Zerainen. Hilaren 16ra bitartean, izango da zertaz gozatua.
Abuztuak 13, larunbata
- 18:00. Herritarren VII. Pilota txapelketako finalerdiak.
- 20:00. Gibel-jatea Liztormendin.
- 11:00. Haurrentzako puzgarriak egun osoan.
- 11:30. Eliz bueltako korrika saioa.
- 12:30. Play-back saioa plazan.
- 13:30. Haur bazkaria Mandion.
- 16:00etan. Jokoak eta sariak. Ondoren, buruhandiak.
- 18:00-18:45. Apar festa
- 20:00. Pregoia, suziriak eta kanpai bueltakoak. Segidan, sagardo-edana eta txekor-jana.
- 20:00. Gau argi taldearekin erromeria eta ondoren, Sukarra 37 taldearen kontzertua.
- 09:00. Txistularien goiz eresia.
- 10:00. Bola txapelketa hasiera.
- 11:00. Meza nagusia.
- 12:00. Pilota txapelketa finala.
- 12:30. Txakoli dastatzea eta Lumagorriko hegoak parrillan.
- 17:00. Bola txapelketa, 2. saioa.
- 18:30. Herri kirol-jolasak plazan.
- 20:00. Triki poteoa mozorrotuta. Gaia: Zerain 400 urte barru.
- 21:00. Gazte afaria mozorrotuta plazan.
- 23:30. Txiste kontalaria plazan.
- 00:00. Azken trena taldearekin erromeria.
- 10:00. Bola txapelketa.
- 11:30. Meza nagusia.
- 13:00. Herriko artzainek egindako gazten probaketa.Toka txapelketa.
- 17:00. Bola txapelketa.
- 20:30. Herri afaria. Bertsotan Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldia. Ondoren, dantzaldia Dantzadi taldearekin.
- 16:30. Herri txukuntzea.