Itsasoko San Bartolome jaiak, giro onean eta parte hartze handiarekin
Atzo amaitu ziren San Bartolome jaiak Itsason. Antolatzaileen esanetan, “jaiak oso pozik joan dira” eta herritarren parte hartzea handia izan da. Larunbateko paella janean, esaterako, 200 lagun inguru bildu ziren. San Bartolome eguneko Imanol Ituño magoaren ikuskizunak ere plaza bete zuen.
Hainbat lehiaketa izan dira San Bartolome jaietan. Pilota espress lehiaketan, Unai Alberdik irabazi zuen helduetan, eta Oier Prietok haurretan. San Bartolome eguneko toka lehiaketan, berriz, Urretxuko Antonio Calvo eta Itsasoko Pilare Muxika izan ziren irabazleak. 44 lagunek parte hartu zuten.
Joan den ostiralean, mus txapelketa jokatu zen. Amezketako Lurdes Tolosa eta Juan Miguel Loidi izan ziren lehenak, Ormaiztegiko Noelia Cuerva eta Josu Arranz bigarrenak, eta Urretxu-Zumarragako Mikel Gil eta Iñigo Fernandez hirugarrenak.
Larunbatean, berriz, mendi bizikleta trabesia egin zuten 16. urtez. Bero handia egin zuenez, ibilbidea apur bat aldatu behar izan zuten. Aitor Pradini izan zen lehena helmugaratzen, Galder Azkue bigarrena eta Egoitz Segurola hirugarrena. Jaione Sasieta itsasoarra izan zen lehen emakumea, eta Gorka Sasieta lehen herritarra.
Mendi bizikleta trabesia amaituta, paella eta untxi lehiaketa egin zuten plazan. 16 bikotek parte hartu zuten: zortzik paella prestatu zuten eta beste zortzik untxia. Untxi onena Luis Angel eta Maixa senar emazteek prestatu zuten, eta paella onena Antibarreneko Izaskun eta Ormaiztegiko Ainitzek.
Atzo, jaiak amaitzeko, herri kirol desafioa egin zuten herritarren artean. Amaieran, fardo lastoa ea nork gorago bota lehiatu ziren. Xabat eta Unai aranburu anaiak lehiatu ziren finalean, eta Xabatek irabazi zuen.
IMG-20160829-WA0026
IMG-20160829-WA0025
IMG-20160829-WA0024
IMG-20160829-WA0023
IMG-20160829-WA0022
IMG-20160829-WA0020
IMG-20160829-WA0019
IMG-20160829-WA0018
IMG-20160829-WA0017
IMG-20160829-WA0015
IMG-20160829-WA0014
IMG-20160829-WA0013
IMG-20160829-WA0012
IMG-20160829-WA0008
IMG-20160829-WA0007
IMG-20160829-WA0005
IMG-20160829-WA0004
IMG-20160829-WA0003
IMG-20160829-WA0002
IMG-20160829-WA0001













