
Asteburuan bi txirrindu lasterketa jokatu dira Goierrin. Batetik, larunbatean
Beasainen, junior mailako XXXV. Beasain Proba jokatu zen, munduko txapelketa aurreko klasikoa. Goierriko errepideetan 89 kilometro egin ondoren, Limousin Cartonajes taldeko
Luis Mari Garikano sartu zen lehenengo Beasaingo helmugan. Bigarrena eta hirugarrena, Ciclos Caballo taldeko
Manuel Santos eta Sergio Jimenez izan ziren.

Ezkerretik eskuinera, Josu Zabala, Oscar Rodriguez eta Diego Noriega.
Atzo, berriz,
Zegaman, afizionatuen Euskaldun Sariaren barruan, LXXXV. San Bartolome Saria jokatu zen. 130 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten txirrindulariek eta Lizarte taldeko
Oscar Rodriguez izan zen irabazle, Caja Rural-Seguros RGA taldeko
Josu Zabalari eta RH Polartec taldeko
Diego Noriegari esprinean irabazita.