Urretxuko Irimo lantegi zaharraren parean aparkatuta dagoen erremolkeak atentzioa ematen du, gainean duen tramankulu bereziagatik. Kanoi erraldoia da, Zirko Italiarrak iragarri duen Bala-gizonaren ikuskizunerako erabiliko dutena. Zirko Italiarrak lau funtzio
Urretxuko Irimo lantegi zaharraren parean aparkatuta dagoen erremolkeak atentzioa ematen du, gainean duen tramankulu bereziagatik. Kanoi erraldoia da, Zirko Italiarrak iragarri duen Bala-gizonaren ikuskizunerako erabiliko dutena. Zirko Italiarrak lau funtzio emango ditu Urretxun, irailaren 1ean, 2an 3an eta 4an, arratsaldeko 19:00etan, Mugitegi industria poligonoan kokatutako karpan. Lehen egunean, irailaren 1ean, osteguna, saio berezia eta dohainekoa egingo dute 18:00etan, Bala-gizonaren ikuskizuna aurkezteko.