Zeraingo festetako txapeldunak
Pilotan Iñigo Insausti eta Unai Eguren, tokan Sergio eta Araia eta bolatan Patxi Ormazabal izan ziren irabazle.
Abuztuaren 13ik 16ra bitartean ospatu zituzten zeraindarrek herriko jaiak, Andra Mari jaiak. Ekintzaz betetako egunak izan ziren: janarekin eta edanarekin batera, hainbat kirol txapelketa ere jokatu zen. Irabazleak ondorengoak izan ziren:
- Pilotan: Helduetan Iñigo Insausti eta haurretan Unai Eguren.
- Tokan: Helduetan Sergio eta haurretan Araia.
- Bolatan: Patxi Ormazabal gabiriarra.












