Turismo arloan lan egiten dutenentzat ikastaroa
Goierri garaian turismo arloan lan egiten dutenek Basquetourren Anfitrioiak programako Detailearen kultura ikastaroan parte hartzeko aukera dute. Ikastaro hori doan da eta helburua bezeroei ahalik eta zerbitzu onena ematea eta
Goierri garaian turismo arloan lan egiten dutenek Basquetourren Anfitrioiak programako Detailearen kultura ikastaroan parte hartzeko aukera dute. Ikastaro hori doan da eta helburua bezeroei ahalik eta zerbitzu onena ematea eta enpresa barruan hobekuntza bultzatzea da. Parte hartu nahi dutenak UGGASA garapen agentziaren Turismo sailarekin harremanetan jarri behar dira, irailaren 7a baino lehen. Horretarako, 943 72 20 42 telefono zenbakira deitu behar dute edo info@urolagaraia.com helbide elektronikora idatzi.