Zelai Arizti aretoko ekitaldiak aurkeztu dituzte
Gaur eguerdian abendura bitartean Zelai Arizti aretoan egongo diren ekitaldiak aurkeztu dituzte. Ohiko zine, antzerki eta opera emanaldiez gain, ekitaldi bereziak egongo dira: bi herritarrek film labur bat aurkeztuko dute,
Gaur eguerdian abendura bitartean Zelai Arizti aretoan egongo diren ekitaldiak aurkeztu dituzte. Ohiko zine, antzerki eta opera emanaldiez gain, ekitaldi bereziak egongo dira: bi herritarrek film labur bat aurkeztuko dute, Menditour ekimeneko eta Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko Zinema Jaialdiko pelikulak emango dituzte eta Eñaut Elorrietak kontzertu bat emango du, besteak beste.
Aurkezpenean Mikel Serrano alkateak, Hirutek enpresakoek eta herriko kultur eragileek parte hartu dute. Serranok kultur elkarteek herriaren alde egiten duten lana eskertu du. “Batzuetan, gure kultur agenda hiriburutakoen parekoa du”.
Hirutek enpresakoek zine denboraldia ohi baino bi aste lehenago hasiko dela aurreratu dute, Ben-Hur eta Gernika pelikulak eman ahal izateko. Bestalde, Gernika pelikularen zuzendaria emanaldira ekartzen saiatuko dira.
Asteburu honetan Ben-Hur emango dute, hurrengoan Gernika eta Buscando a Dory, irailaren 17ko asteburuan Cuerpo de élite eta 24koan Los hombres libres de Jones eta Zipi y Zape y la isla del capitán. Cuerpo de élite eta Los hombres libres de Jones pelikulen emanaldiak hasi aurretik, Aitor Parra eta Maria Cano herritarrek egindako film laburra emango dute. Film labur honek udalaren laguntza jaso du.
Bestalde, azaroaren 18an (22:30ean) Menditour ekimeneko filmak emango dituzte. Pelikula hauek mendiari buruzkoak dira. Gainera, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Jaialdiko pelikulak emango dituzte azaroaren 5ean eta 6an. Hirutek enpresak antolatutako ekitaldiekin bukatzeko, Eñaut Elorrietak kontzertua emango du udaberria hasieran.
Kutxa Kulturrekin batera, beste bi musika emanaldi antolatu dira: urriaren 21ean Alos Quartet taldeak joko du eta azaroaren 11n Maria Berasartek.
Zineklubari dagokionez, Javi Martinek dagoeneko 250 pelikula baino gehiago eman dituztela gogoratu du. Helburua topagune bat sortzea eta mundura leiho bat irekitzea da. Irailaren 30ean Corazón gigante emango dute, urriaren 14an Siriari buruzko pelikulak, urriaren 28an 45 años, azaroaren 11n El abrazo de la serpiente, azaroaren 25ean Mi hija, mi hermana eta abenduaren 16an Nuestra hermana pequeña.
Mikel Lizarralde operaren lagunak elkarteko kideak bederatzi opera eta ballet emanaldi egongo direla esan du. Irailaren 26an Norma emango dute eta urriaren 17an Cosi fan tutte.
Bukatzeko, alkateak antzerki emanaldien berri eman du. Hiru emanaldi egongo dira urtea amaitu aurretik: urriaren 7an Datorren urtean hobeto, azaroaren 4an El pueblo de los Mellado eta abenduaren 2an Koaderno zuria.