«Herri txiki bateko zinegotzi izateak bere alde on eta txarrak ditu»
Alaine Goikoetxea (Arama, 1987) Aramako udaletxeko zinegotzia da. Horrez gain, haur hezkuntzako irakaslea ere bada lanbidez. Arama bezalako herri txiki batean ...
Alaine Goikoetxea (Arama, 1987) Aramako udaletxeko zinegotzia da. Horrez gain, haur hezkuntzako irakaslea ere bada lanbidez. Arama bezalako herri txiki batean zinegotzi izateak bere alde onak eta txarrak dituela uste du. «Hemen guztiok ezagutzen dugu elkar eta batzuetan hartzen ditugun erabakiak ez dira denen gustukoak izaten», aitortu du. Dena den, batarekin edo bestearekin gelditu behar izango balu alde onak txarrak baino gehiago direla ere uste du, zinegotzi lanak ematen duen «gogobetetze pertsonala, azkenean, handiagoa baita».
Zein zaletasun dituzu?
Eskulanak egitea.
Liburu bat.
Hezkuntzari lotutako artikuluak nahiago izaten ditut.
Musika talde bat.
Esne Beltza.
Abesti bat.
Udako egunak, Gozategi taldearena.
Janari bat.
Entsalada.
Edari bat.
Ura.
Goierriko txoko bat.
Arama.
Oporretarako leku bat.
Korsika.
Amets bat.
Zoriontsu izatea.
Zeri diozu beldurra?
Bakardadeari.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Bidean datorkidan haurrak.
Gorroto duzuna.
Injustizia.
Aramako alkate bazina?
Buff… zaila ikusten dut.
Araman biziko ez bazina?
Goierriko beste edozein herri txikitan.