Lau edukiontzi erre dira, La Salle-Legazpi ikastetxearen parean
Bart, 03:00ak aldera, Loiolako Iñigo kaleko edukiontziek su hartu dute. Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu direnerako, lau kiskalita zeuden. Berdea bakarrik libratu da. Gainera, suteak ondoan zeuden bi autotan eta La
Bart, 03:00ak aldera, Loiolako Iñigo kaleko edukiontziek su hartu dute, Zumarragan. Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu direnerako, lau kiskalita zeuden. Berdea bakarrik libratu da. Gainera, suteak ondoan zeuden bi autotan eta La Salle-Legazpi ikastetxeko horman kalteak eragin ditu. Ertzainak sutearen arrazoiak aztertzen ari dira.