Goiztiri AEK-ren saskia ere Ordizian bertan geratu da
Euskal Jaietako aparteko azokarekin batera, Goiztiri AEK euskaltegiak urteroko saskia zozkatu zuen atzo. Zenbaki saritua 0267 izan zen, eta irabazlea atzo arratsaldean bertan agertu zen, ordezkoaren zain egon beharrik gabe.
Gazta lehiaketan bezala, saskia ere Ordizian bertan gelditu zen, Santi Fernandez Fernandez eta Amparo Casado Bajo ordiziarrek irabazi baitzuten. Gaur goizean izan Goiztiri AEK euskaltegiaren egoitzan, saria jasotzen.