Beasainen eta Legorretan gertatu dira ezbeharrak, Irungo noranzkoan.

Itsasondoko istripua.
Euri zaparradek zaildu egin dute trafikoaren egoera, eta Goierrin bi istripu izan dira minutu gutxiren barruan. Biak ere, N-1 errepidean gertatu dira, kamioi bana errepidean gurutzatuta gelditu eta gero. Aurrenekoa Beasainen izan da, anbulatorioaren parean, Irungo noranzkoan; kamioi batek kontrola galdu eta zeharkatuta gelditu da, trafikoa eragotziz. Bestea berriz, Itsasondo eta Legorreta artean izan da, hori ere Irungo noranzkoan. Zirkulazioa etenda dago momentuz bi gune horietan, eta pilaketak sortzen ari dira; Legorretan, 5 kilometrora arteko ilarak daude.

Beasaingo istripua.