Iritsi da eguraldi aldaketa
Hainbeste egunetako bero saparen ondoren, iritsi da azkenean iragarrita zegoen eguraldi aldaketa. Haize bolada gogorrak, euri zaparradak eta harria ere egin du zenbait unetan. 15:45ak aldean hasi du euria, eta gogotik bota du ordu laurdenez.
Gaur ere bero egin du, eta 30,5 graduko tenperatura neurtu dute eguerdiko 13:30ean, Ordiziako meteorologia gunean.
Euskalmet meteorologia agentziak alerta horia emana du gaurko, haize bolada eta zaparrada indartsuengatik. Arratsaldean zehar, haize aldaketa dela eta, freskatze aldera egingo du eta eguneko tenperatura baxuenak egunaren amaierarako espero dituzte.