Legazpiko Kirol Sariak jasoko dituzte 'Tiki'-k, Paternainek, Agirrek eta Larrazak
Ostiralean izango da ekitaldia, Latxartegi aretoan, 19:00etan.
Legazpiko Udalak jakitera eman ditu aurtengo Kirol Sariak jasoko dituzten herritarren izena. Ostiralean izango da ekitaldia, 19:00etan, Latxartegi aretoan. Herriko kirol elkarteek erabaki dute zein izango diren sarituak. Lau kategoria bereizi dituzte.
SARITUAK:
- Kirol merezimenduak (15 urtetik gorako ibilbidea): Antonio Telleria Tiki. Andraitz saskibaloi taldeko entrenatzailea eta jokalari ohia.
- Bolondresak (25 urtetik gorako ibilbidea): Jose Manuel Paternain. Judo eta jiu-jitsu irakaslea.
- Denboraldiko kirol merezimenduak (aurreko denboraldian nabarmendu den norbait): Idoia Agirre. Futbol jokalaria.
- Elite maila: Lukas Larraza. 86 urte ditu, eta bere garaian nazioarteko kross ugari irabazi zituen.