Bart gauean Ampo lantegian sortutako sutea. Argazkiak: Miryam Aranburu.
Idiazabalgo Ampo kooperatiban sutea piztu da bart, antza denez, galdategiaren kanpoaldeko transformadore batek su hartu duenean. Gaueko 21:15ak aldera, bizilagun batek kea nabaritu eta abisua eman du. Suhiltzaileak berehala joan ziren, eta laster hartu zuten kontrolpean sua. Gaueko txandako langileak atera egin zituzten lantokitik, eta ez da zauriturik izan; gainera, gauez geldirik egon da lantokia. Sutea ikusgarria izan zen, eta herritar ugari gerturatu ziren bertara. Gaur goizean zehar, sutearen arrazoiak aztertu eta kalteak baloratuko dituzte.