Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak bertan behera utzi du igandeko BTT trabesia
Igandean BTT trabesia egitekoak ziren Legazpin, Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak antolatuta, baina bertan behera utzi dute. Juan Luis Ormazabal elkarteko kideak azaldu duenez, berandu ibili dira antolatzen, eta ez die dena behar bezala prestatzeko astirik eman.