Iñigo Urkullu Lehendakariak kanpainako ekitaldia egin du Loinazko ermitaren alboan. Konpromiso zehatzak hartu ditu industria indartzeko.
Iñigo Urkullu Lehendakaria, eguerdian, Loinaz auzoan, programa azaltzen. / Argazkia: Maialen Igartua
EAE Euskal Autonomia Erkidegoko alderdi politikoak buru belarri sartuta daude irailaren 25eko hauteskundeetarako kanpainan. Gaur, Iñigo Urkullu Lehendakaria Beasainen izan da, EAJ Eusko Alderdi Jeltzalearen programa azaltzen. Industriaz eta berrikuntzaz hitz egin du, Loinazko ermitaren alboan. Ekitaldian izan dira baita ere, besteak beste, Joseba Egibar, Arantza Tapia eta Beasaingo alkatea den Aitor Aldasoro.
Urkulluk esan du EAJren helburua industria indartzea dela, EAEko BPG Barne Produktu Gordinaren %25a izatera iritsi arte. 2020. urterako lortu nahi dute zifra hori. Helburu horretara iristeko, bi konpromiso nabarmendu ditu:
- Abal publikoetara 2.500 euro bideratzea, zailtasunak dituzten enpresei laguntzeko.
- RENOVE programa indartzea, enpresek tresneria berritzeko.
Berrikuntzari dagokionean,
berrikuntzarako aurrekontua urtean %5 igotzeko konpromisoa ere hartu du Urkulluk, eta fabrikazio aurreraturako bi zentro berri martxan jarriko dituztela adierazi du.