Jon Plazaola eta Macrea Clarke, berriro elkarrekin, Markelen alde
Jon Plazaola aktore urretxuarrak eta Urretxun bizi den Macrea Clarke umorista irlandarrak bakarrizketa saioa egingo dute bihar, Markel Lopezen alde. Lopezek ‘tximeleta azala’ izeneko gaixotasuna du. Emanaldia 22:30ean izango da,
«Macreak, irakasle onek egiten duten moduan, habiatik alde egiten utzi zidan» «Macrearen irakaspenek eta lasaitasunak asko lagundu didate» Jon Plazaola (aktorea)Faemino eta Cansado Ehunka emanaldi egin zituzten, Euskal Herri osoko taberna eta gaztetxetan. Duela urte batzuk, berriz, bakoitzak bere bidea hartu zuen. «Ez dakit Faemino eta Cansadoren moduko umorista bikote bat garen edo ez, baina beti elkarrekin ibiltzen ginen. Banaketa ez zen traumatikoa izan, ordea. Maisua eta ikaslea ginen eta Macreak, irakasle onek egiten duten moduan, habiatik alde egiten utzi zidan. Hori bai, aukera dugun bakoitzean elkartzen gara. Biharko emanaldia oso berezia izango da: Urretxun, Macrearekin, Markelen alde…», azaldu du. Hitz politak besterik ez ditu Irlandako lagunarentzat. «Bera bezalako bi ez daude munduan. Pertsona berezia da, itxura berezia duena. Lagun ona, pentsaera irekikoa. Gure mundua oihanaren modukoa dela diote, elkarri oztopoak jartzen dizkiogula. Mundu honetan ezagutu nuen lehenengo pertsona Macrea izatea zorte handia izan zen. Bere irakaspenek eta lasaitasunak asko lagundu didate nire lan ibilbidean». Macrearekin hegan egiten ikasi zuen txoritxoa, oso urrutira heldu da. Udazkenean Alli abajo telesailaren hirugarren denboraldia grabatuko du eta abenduan Villaviciosa de al Lado pelikula estreinatuko du. Komedia honetan Estatu espainiarreko aktore ezagunek parte hartu dute: Carmen Machi, Leo Harlem, Arturo Valls, Tito Valverde, Miguel Rellan… Plazaolak zorionekoa dela dio. «Pertsona baikorra naiz, baina umila. Une honetaz gozatu beharra dut, beste asko lanik gabe baitaude. Ez dago jakiterik etorkizunean zer gertatuko den. Lanbide honetan egun batean lana duzu eta hurrengoan ez. Dagoenean bonbon eta ez dagoenean… borrokatu!», amaitu du urretxuarrak.