Aurreko urteetako joerari jarraituz, Igartubeiti baserri museoak sagarrekin edo sagardoarekin egindako errezeten lehiaketa antolatu du. Lehiaketan parte hartzeko, irailaren 16tik urriaren 16ra bidali beharko dira errezetak igartubeiti@gipuzkoa.eus helb...
Sagar mota ezberdinen saskiak, Igartubeitiko atarian. // Argazkia: Arkaitz Apalategi
Aurreko urteetako joerari jarraituz, Igartubeiti baserri museoak sagarrekin edo sagardoarekin egindako errezeten lehiaketa antolatu du. Lehiaketan parte hartzeko, irailaren 16tik urriaren 16ra bidali beharko dira errezetak
igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera. Errezeta idatziz bidaltzeaz gain, argazki bat ere bidali beharko da. Irabazleari afari edo bazkari bat emango diote saritan, sagardotegi menuarekin. Irabazlearen errezeta, berriz, webgunean jarriko dute irakurgai.
Iaz Josu Lopez-Gazpio tolosarrak irabazi zuen lehiaketa,
Applestrudel errezetarekin. Austriako eta Alemania hegoaldeko postre bat da.
Sagardo Astearen baitan
Sagardo Astearen baitan antolatu du lehiaketa Igartubeitik, Ezkioko Argindegi ostatuaren babesarekin. Urriaren 5etik 14ra egingo dute Sagardo Astea. Aurten 15. edizioa izango da. Dolarea martxan jarriko dute, eta hainbat ekintza egingo dituzte haren bueltan: sagar zanpaketak, kirikoketa…