Barazki eta erreka egunak ospatuko dituzte Ormaiztegin
Asteburua ekintzaz betea dute Ormaiztegin. Larunbatean, hausnarketarako gune irekia izango dute, 10:00etatik 13:00etara. Herriko kultura, aisialdiaren bilakaera eta ohituren aldaketa izango dituzte hizpide. Herritarrek parte hartzea nahi du udalak, «h...
Asteburua ekintzaz betea dute Ormaiztegin. Larunbatean, hausnarketarako gune irekia izango dute, 10:00etatik 13:00etara. Herriko kultura, aisialdiaren bilakaera eta ohituren aldaketa izango dituzte hizpide. Herritarrek parte hartzea nahi du udalak, «herri eta komunitate bizitza behetik gora eraldatzeko». Udaletxeko arkupean egingo dute topaketa, eta Xpressionk taldeak gidatuko du.
Arratsaldean, berriz, herritarren barazki erakusketa eta lehiaketa egingo dituzte, plazan. Edozein herritarrek parte har dezake. Sukaldaritza ikastaroa ere egingo dute, 18:00etan, Kuko jatetxeko Iker Markinez sukaldariaren eskutik. Ondoren, ikastaroan egindako pintxoak dastatzeko aukera izango da.
Azkenik, igandean erreka eguna dute. Auzolanean garbituko dute erreka. Garbiketarako materiala udalak banatuko du, baina arropa egokia eramatea norberaren ardura izango da. Udaletxe aurrean elkartuko dira, 10:30ean.
Izena emateko azken eguna
Barazki lehiaketan, sukaldaritza ikastaroan edota erreka egunean parte hartzeko, aurrez eman behar da izena. Horretarako, idatzi kultura.ormaiztegi@gmail.com helbidera, edo joan liburutegira.













