EH Bilduren agerraldia Arcelor Mittalen
Gaur eguerdian, Aitzol Cajaraville eta Pedro Iturbe EH Bilduko zerrendakideek prentsaurrekoa eman dute Zumarragako Arcelor Mittal enpresaren aurrean. Goierri garaia kontuan hartuko duen industria politika berria eskatu dute, teknologikoki aurreratua
Gaur eguerdian, Aitzol Cajaraville eta Pedro Iturbe EH Bilduko zerrendakideek prentsaurrekoa eman dute Zumarragako Arcelor Mittal enpresaren aurrean. Goierri garaia kontuan hartuko duen industria politika berria eskatu dute, teknologikoki aurreratua eta lurraldearen aldetik orekatua.
Aldi berean, EH Bilduk enplegua sortzeko eta berrindustrializazioa bultzatzeko egin dituen proposamenak azaldu dituzte. Beraien esanetan, berrikuntzan eta aurrerapen teknologikoetan inbertitu behar da. “Berrikuntza eta ikerkuntzan Espainiatik gertuago gaude Europatik baino”, esan du Cajaravillek. Eusko Jaurlaritzak egoerari buelta emateko ez duela ezer egin gehitu du.
Ikerkuntza, berrikuntza eta garapenaren aldeko herri mailako hitzarmen handi bat proposatu du eta EH Bilduk enpresei laguntzako 800 milioiko fondo bat proposatu duela gogoratu. “Enpresek trantsizio teknologikoa egin dezaten, egungo eredu industriala zaharkitu geratu baita eta eredu berri baterantz aurrera pausoak eman behar baititugu”.
Cajaraville Arcelor Mittaleko langilea da eta bere ustez Zumarragako lantegiaren itxiera Eusko Jaurlaritzaren eredu industrial ezaren ondorioa da. “Horrela jarraituz gero, deslokalizazio berriak egongo dira”, amaitu du.
Iturbe Lurralde Garapenerako zuzendari ohia da eta tokiko garapenaren aldeko apustua eskatu du. Hala, formazio planak eta enpresentzako berrikuntza eta garapen planak beharrezkoa direla gehitu du. Bukatzeko, Goierri garaian aurreko legealditik alor soziosanitarioan posizionatzeko egiten ari diren ahalegina txalotu du.