Ikastolak 50. urteurreneko kanta aurkeztu du gaur arratsaldean. Bihar, Urretxuko jaien hasieran, pregoia irakurriko eta herri guztiak kanta hau abesteko aukera edukiko du. Urrezko arbola abestiaren musika Jon Goenagak konposatu
Ikastolak 50. urteurreneko kanta aurkeztu du gaur arratsaldean. Bihar, Urretxuko jaien hasieran, pregoia irakurriko eta herri guztiak kanta hau abesteko aukera edukiko du.
Urrezko arbola abestiaren musika Jon Goenagak konposatu du eta hitzak Gorka Ojangurenek jarri ditu. Aurkezpen ekitaldian Montse Alkorta ikastolako zuzendaria, Oihane Toledo ikastolako abesbatzako zuzendaria, egitasmoan parte hartu duten gurasoak koordinatu dituen Ainhoa Lasa, Goenaga eta Ojanguren egon dira.
Goenagak entzuteko erraza den abestia, alaia eta gogoraerraza sortzen saiatu dela esan du. Laguntza eskaini duten musika eskolako kide guztiei eskerrak eman dizkie. Ojangurenek ikastola arbola batekin lotzearen arrazoiak eman ditu. “Zuhaitzak, ikastola bezala, etengabe hazi eta berritzen dira eta fruituak ematen dituzte. Urrezkoa dela diot, hitz horrek Urretxu eta Zumarraga izenen letrak hartzen dituelako. 25. urteurreneko abestia Iñaki Beitiak egin zuen. Beitia gure irakaslea izan zen bertso eskolan eta orain gu gara hemen gaudenak. Ez da kasualitatea”.
Toledok abesbatzako kideentzat grabaketan parte hartzea “oso esperientzia polita” izan dela aipatu du. Lasak eskerrak eman dizkie parte hartu duten guztiei. Bukatzeko, Alkortak urte hauetan guztietan ikastolatik pasa diren guztiei eman dizkie eskerrak.
Urrezko arbola