Ganadu lehiaketako sariak banatu dituzte
Gaur goizean abegorrien erakusketa eta lehiaketa, Maialen Akizu eta Mikel Iturriotz bertsolarien saioa, zezentxoak eta Alaitasuna errondailaren kantaldia egon dira, Santa Anastasia jaien barne. Abegorrien lehiaketara 25 buru aurkeztu dira.
Gaur goizean abegorrien erakusketa eta lehiaketa, Maialen Akizu eta Mikel Iturriotz bertsolarien saioa, zezentxoak eta Alaitasuna errondailaren kantaldia egon dira, Santa Anastasia jaien barne. Abegorrien lehiaketara 25 buru aurkeztu dira. Sei frisoi aurkeztu dituzte eta sarituak Agerreko Iñaki Sasieta (biga eta 4 urtetik gorakoa) eta Iturbe Beheko Miren Gurutze Zubeldia (4 urtetik beherakoa) izan dira. Limousin arrazakoei dagokienez, zortzi buru aurkeztu dituzte eta saritua Dornaldegiko Maria Lurdes Mintegi izan da. Pirenaika arrazari dagokionez, hiru buruz aurkeztu dituzte eta saria Zuloagako Margarita Luluagarentzat izan da. Bukatzeko, parda alpina arrazako zortzi buru aurkeztu dituzte. Biga onena Ertsolegiko Inazio Zangiturena izan da eta heldu onena Beaingo Milagros Aranbururena. Guztiek diploma eta intseminazio bat jaso dituzte sari bezala.
Jaietako orain arteko ekitaldietako argazkiak ikusteko sakatu
hemen.