Haurrak bazkaltzen, gaur, Itsasondoko festetan. Arg.: I. Gurrutxaga
Txupinazoarekin eta Ijitoaren jaitsierarekin hasi zituzten festak atzo Itsasondon. Gaur, berriz, egun osoko egitaraua dute. Eguerdian paella jatea egin dute plazan jarritako karpan, eta iluntze partean mozorro festa izango dute Euskal kirolak gaitzat hartuta. Aurretik, ordea, umeei begirako ekitaldi gehiago izango da: Tor Magoa (17:00), Joxe Mendizabalekin dantzaldia (18:00) eta playbacka (19:00). Gauen otarteko afaria izango da, eta gauean Elektrotxufa elektrotxaranga ariko da herria girotzen. Bihar bukatuko dira jaiak ijitoen herrian.
Biharko egitaraua (irailak 18)
9:00 Goiz Eresia
10:00-13:00 Puzgarriak Beiti kalean
12:00 Hamaiketakoa herriko plazan.
Ondoren, triki-poteoa
14:30 Kantu Bazkaria
16:00-18:00 Puzgarriak Beiti Kalean.
17:30 Pilota partiduak
18:30 Buruhandiak eta Hernaniko erraldoiak.
Ondoren,, Ijittoaren igoera.
20:00 Sagardo dastaketa.