Goierriko 3. Kantujirara bildutako, gaur eguerdian, Segurako plazan. Arg.: I. Gurrutxaga
Beasaingo eta Idiazabalgo ekitaldien ondoren, Segurako kaleetan ospatzen ari dira aurten Goierriko III. Kantu jira. Baratze pilotalekuan eman diote hasiera egunari, eta segidan herriko hainbat auzo eta kaletan geldialdiak egin dituzte kantuan aritzeko: Akelarre auzoan, Kalegoenen, Bolalekun, udaletxe aurrean… Eguerdiko saioa plazan bukatu dute, Euskara plazara kantu ezaguna abestuz. Azpilla dantza taldeko bost dantzarik kantuaren erritmoan dantza egin dute gaurko egunera bildu diren 300 lagun inguru kantuan ari ziren bitartean. Kuxkuxtu txarangaren kalejira doinuek ere girotu dituzte Segurako erdiguneko kaleak.
Bazkalondorenean, Tobera musika eskolakoen kantu ekitaldia izango da, eta 18:30ak aldera bukatuko dute eguna, Agur jaunak abestuz.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.