Txomin Marañon eta Lurdes Colomo irabazle Zaldibiako Herri Lasterketan
Mikel Ganzarain eta Laida Elizegi izan dira lehen herritarrak
Gizonezkoak
Txomin Marañon durangarrak eta Lurdes Colomo zizurkildarrak irabazi dute Zaldibiako VI. Herri Lasterketa. Marañon David Garcia herrikideari eta Alex Oiarbide ordiziarrari nagusitu zaie esprinean, eta Colomo erraz nagusitu da emakumezkoetan. Ibarrako Maialen Muñoz sailkatu da bigarren eta Laida Elizegi zaldibiarra hirugarren. Lehen herritarrak Mikel Ganzarain eta Elizegi bera izan dira, eta lehen beteranoak Aitor Etxebeste beasaindarra eta Colomo zizurkildarra. 97 lasterkarik hartu dute parte Zaldibia alderik alde zeharkatzen duen 7 kilometroko ibilbidean. Aurrez herriko umeen lasterketak jokatu dira, eta proba nagusia euripean jokatu da.
Sailkapenak
- Txomin Marañon (Durango). 23:26
- David Garcia (Durango). 23:26
- Alex Oiarbide (Ordizia). 23:26
- Lurdes Colomo (Zizurkil). 28:06
- Maialen Muñoz (Ibarra). 28:52
- Laida Elizegi (Zaldibia). 30:06
- Mikel Ganzarain. 27:30
- Ibai Beloki. 28:48
- Antonio Alonso. 29:27
- Laida Elizegi. 30:06
- Iñaki Ganzarain. 30:07
- Oier Aranburu. 30:15
- Ibai Azurmendi. 31:02
- Akaitz Jauregi. 31:17
- Gizonezkoak: Aimad Bonziane. 22:18 (2012)
- Emakumezkoak: Maider Gaztañaga. 26:21 (2011)
- Gizonezkoak (Zaldibia). Xabier Muriel. 26:14 (2013)
- Emakumezkoak (Zaldibia). Laida Elizegi. 29:53 (2015)