Euripean ari da jokatzen Beasaingo Futbol Festa
Goierriko 580 neska-mutil ari dira parte hartzen
Beasaingo Loinazko San Martin plaza futbol zelai erraldoi bilakatu da asteburuan, Beasain Futbol Festari esker. Goierriko 580 neska-mutil (2005 eta 2011 artean jaiotakoak), 140 taldeetan banatuta, ari dira ostiraletik 3×3 erako futbol partidak jokatzen. Euria da protagonistetako bat, baina jokalari gazteen ilusioa eta gogoa ez du zapuztu. Gaur, 17:00etatik aurrera jokatuko dituzte finalak.
Dena den, aurretik ere, izango da zertaz gozatua: 13:00etan, haurrentzat penalti eta toke saioak izango dira. Bazkaltzeko, berriz, paella erraldoia prestatuko dute. Bertsolariek alaituko dute bazkaria. Saski erraldoiaren zozketa ere, iluntzean egingo da.