Jon Ander Intsausti eta Ion Izagirre Bahrain-Merida klubak fitxatu dituela zabaldu da, baina oraindik ez dute kontraturik sinatu.
Hainbat mediok zabaldu dute
Ion Izagirre txirrindulari ormaiztegiarra eta Jon Ander Intsausti mutiloarra Barhain-Merida klubak fitxatu dituela datorren denboraldirako. Intsaustiren esanetan, ordea, oraindik ez dago ezer sinatuta. Baieztatu du aukera mahai gainean dagoela, baina oraindik bi aldeetako edonork egin dezakeela atzera.
Izagirrek beste urtebeterako kontratua du oraindik Movistar Team taldearekin. Egunotan Eneco Tour lasterketan parte hartzen ari da, Belgikan eta Herbehereetan. Intsaustiri, berriz, urtearen amaieran bukatzen zaio Murias taldearekin sinatua duen kontratua.