Agirre Etxeberri eraikinaren teilatua konpontzeko izango dira 12.000 euro. /Arg.: Maialen Igartua
Gipuzkoako Foru Aldunditik eta HAEE Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundetik 65.835 euroko diru laguntza jaso du Legazpiko Udalak. Zehazki, 63.000 euro jaso ditu Aldunditik, eta 2.835 euro HAEE-tik. HAEE-k emandako laguntza udaletxeko barne prestakuntzarako erabiliko dute.
Aldundiko laguntzak honela banatuta daude.
- 33.657 euro landa bideak berritzeko
- 10.126 euro kirol alorrerako: kirola kudeatzeko eta bultzatzeko egituretarako, igeri egiten ikasteko, udako jolas kirolak sustatzeko, denontzako moduko kirola sustatzeko eta ezgaitasunen bat duten pertsonei zuzendutako kirola bultzatzeko.
- 7.259 euro esparru sozialean euskararen erabilera bultzatzeko.
- 12.000 euro Agirre Etxeberri eraikineko teilatua konpontzeko.